Gure lanak – III

BESTE MUNDU BAT

Bazen behin neska bat Anna deitzen zela eta egun batean denda batera joan zen, koaderno bat erostera.

Dendara sartu zen, koadernoa ordaintzera zihoan eta ate bat ikusi zuen.Atea ireki zuen eta…

…bat-batean beste mundu batean agertu zen:mundu horretan jendea, animaliak, landareak… dena gorria zen! Hortxe lagun bat egin zuen eta hitz egiten hasi ziren.

Orduak pasa ziren eta Anna eta bere laguna hitz egiten zeuden.

Gaua zen,Anna eta bere laguna etxera joan ziren, baina Anna hortxe ez zuen etxerik, dendaren atea bilatu egin zuen, baina ez zuen aurkitzen.Anna bere lagunaren etxean lo egin zuen.

Hurrengo egunean Anna bere lagunari galdetu zion:

-Ba dago modu bat nire munduarekin hitz egiteko edo komunikatzeko?

Berak erantzun zion:

-Ez, ez dakit,nik uste dut ezetz, baina frogatu mugikorrarekin.

Annak mugikorrarekin saiatu egin zuen baina ez zuen funzionatu.

Hurrengo hilabetean bilatzen eta bilatzen Anna atea aurkirtu zuen eta lurrera bueltatu zen.

Hurrengo egunean Annaren argazkia egunkari guzietan agertu zen.

Uxue Altuna

………………………………………………………………………………………………..

Zeus

Zeus