Euskaraz blai, Arantzan!

Azken urtetan bezala, gure ikastetxeko 4. Mailako ikasleok Arantzako aterpera hurbildu ginen martxoak 11, 12 eta 13an. Han 3 egunez euskaraz bizi eta ikasteko aukera izan genuen guretzat ohikoa ez den inguru batean. Bertan, Miranda Argako San Benito eta Larragako San Migel ikastetxeetako lagunak ezagutu genituen eta beraiekin batera hainbat ekimen burutu genituen: San Juan Xarrera bisita, zuhaitz parkea, kondairak, diskoteka, Nork hil du aitatxi jolasa, ginkana… guzti hau giro, paisaia eta monitore jatorren laguntza hobe ezinean. Honen adibide dugu hemen jarri ditugun argazkiak.

Gure aldetik, izandako esperientzia oso aberasgarria izan dela gogoratzea da, baita ere jateko orduan, lo egitekoan edo jolastu zein bisitatzekoan izan dugun jarrera ona behin baino gehiagotan adierazi digute monitore eta irakasleek. Espero datorren urtean Arantzara joango diren ikasleek guk bezain ondo edo hobeto pasatzeko aukera izatea.